Myspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter GraphicsMyspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter GraphicsMyspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter GraphicsMyspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter GraphicsMyspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter GraphicsMyspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter GraphicsMyspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter GraphicsMyspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter GraphicsMyspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter GraphicsMyspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter Graphics

2006/11/02

TXANO GORRITXO

Txano gorritxoren istorioak bi bertsio dauzka; Txano gorritxoren ikuspegitik eta Otsoaren ikuspegitik kontatutakoak.

Txano gorritxoren ikuspegitik kontatutako istorioa oso ezaguna da, baina otsoaren ikuspegitik kontatutakoa ez da oso ezaguna. Horregatik erabaki dut beste ikuspegi hau erakustea.

OTSOA, MALTSURRA?

Basoan otso bat bizi zen, poz-pozik, eta basoa beti txukun eta garbi mantentzen saiatzen zen. Baina behin batean... Egun eguzkitsu batean, txangozale batzuek utzitako zaborra biltzen ari zela, pauso batzuk entzun zituen. Zuhaitz baten atzean ezkutatu zen eta oso modu bitzian jantzitako neska bat ikusi zuen; goitik behera gorriz jantzita zihoan, eta buruan txano bat zeraman. Neskatoak lasai-lasai zihoan, gozokiak jaten, eta paperak lurrera botatzen. Otsoari hori ez zitzaion batere ondo iruditu. Orduan, neskatxarengana hurbildu eta galdera batzuk egin zizkion; nor zen, nora zihoan, nondik zetorren... Amonaren etxera zihoala esan zion, janariz betetako saski bat eramatera. Otsoari neska bitxia eta jatorra iruditu zitzaion, baina harrituta zegoen bere basoan hain modu arraroan jantzita ibiltzeagatik. Basoa ez zikintzeko eskatu zion otsoak, baina neskak, barrez eta kantari, kasurik egin gabe aurrera jarraitu zuen. Otsoak, orduan, susto txiki bat ematea erabaki zuen, basoa errespetatu egin behar dela eta txukun mantendu behar dela ikasteko.

Bidezidor bat hartu eta amonaren etxera iritsi zen. Amona oso andre jatorra zen, eta gertatutakoa kontatu zionean, ona iruditu zitzaion bere bilobari susto bat emateko otsoak izan zuen ideia. Amona ohearen azpian gordeko zen, eta otsoa amonaren arroparekin jantzita oheran sartuko zen.

Neskatoa iritsi zenean, amonaren gelara sartu zen. Han otsoa zegoen, amonaren arroparekin jantzita. Neskatoa nekatuta iritsi zen, eta gauza desatseginen bat esan zion bere belarri handiei buruz. Otsoa atsegina izaten saiatu zen eta hobeto entzuteko balio ziotela erantzun zion. Baina neskatoak gero bere begiei buruz beste gauza desatseginen bat esan zion. Orduan, otsoa haserretzen hasi zen, zeren neskatoa itxuraz oso polita izan arren, nahiko bihotzgabea zen. Hala ere, goxotasun guztiarekin, begi handi horiek hobeto ikusteko zituela erantzun zion. Baina ondoren hortz handiegiak zituela esan zion, eta hori entzutea gehiegizkoa izan zen otsoarentzat, hortz handiegiak izatearen konplexua zuelako. Hobe zuen pixka bat kontrolatu izan balitz, baina hainbesteko mina egin zion neskatoak esandakoak, ohetik salto egin eta hortz guztiak erakutsi zizkiola, eta bera hobeto jateko zirela esan zion.

Baina, orain, jar gaitezen serio: jende guztiak daki otsoak ez dituztela haurrak jaten. Hala ere, neskatoak ez zekienez hori, ikaratu egin zen, eta gelan barrena oihuka eta garrasika korrika egiten hasi zen, eta otsoa neskatoa lasaitu nahian bere atzetik. Eta otsoak amonaren arropa kendu zuenean, neskatoa oraindik gehiago izutu zen. Bat-batean, atea zabaldu, eta aizkora handi bat zeraman aizkolari bat azaldu zen. Otsoak, orduan, arazoak zeuzkala ikustean, lehiotik salto egin eta ihes egin zuen.

Nahiko nuke ipuina horrela bukatuko balitz, baina tamalez ez da hemen bukatzen. Izan ere, amonak inoiz ez zuen benetan gertatu zena kontatu eta handik gutxira basoan otso gaizto bat zebilela esaten hasi zen jende guztia. Ez dakigu neska zakar hari zer gertatu zitzaion, baina otsoa behintzat aurrerantzean ez zen batere zoriontsu izan.


SARRERA

Aupa lagunok!!

Ipuinei buruz idaztea erabaki dut ikusten duzuenez, gai interesgarri xamarra delako.

Gogoratzen zarete zuen haurtzaroan irakurtzen edota entzuten zenituzten ipuinetaz?

Hementxe bertan aurkituko dituzue haurtzaroko hainbait ipuin ezberdin; Txano gorritxo, mutil txiroa eta maskorra, sugearen larrua... Eta nola ez, ipuin hauen azpi mezuak, helburuak, iritziak...


Goazen lagunok ipuinak behatzera!!!