Myspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter GraphicsMyspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter GraphicsMyspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter GraphicsMyspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter GraphicsMyspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter GraphicsMyspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter GraphicsMyspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter GraphicsMyspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter GraphicsMyspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter GraphicsMyspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter Graphics

2006/12/14

OILOAREN BANAKETA

Aspaldi-aspaldi, familia txiro bat bizi zen. Gabonak ziren eta ezer gutxi zeukaten ahoratzeko. Etxean animalia bakarra zegoen, oiloa. Aitak, oiloa gabon afarirako hiltzea pentsatu zuen eta halaxe egin zuen. Ama etxera itzuli zenean, harrituta geratu zen:
- "Zer egin duzu, baina? Oiloa zen gure ondasun bakarra!"
Aitak erantzun zion:
- "Ba! honengatik ez gara txiroagoak izango..."
Ama, oso argia zen, eta ideia bat bururatu zitzaion.
- "Ekatzu oiloa, probetxua aterako diogu...".
Erregearengana jo zuen eta zera esan zion haren bihotza bigunduko zuelakoan.
- "Bihar Gabon gaua da, jauna, gu oso txiroak gara baina zu on hutsa zarenez, gure ondasun bakarra zeuri ematea pentsatu dugu"
Erregek berehala antzeman zuen amarrua: "honek ziria sartu eta opari eder bat nahi du, baina neuk sartuko diot ziria".
- "Eskerrik asko, baina oilo bakarra nire familiakoen artean banatzen badut liskarra besterik ez dut sortuko. Banatu zeuk, nire emazte, bi alaba, bi seme eta neure artean. Eta denok pozik uzten bagaituzu, sari emango dizut. Baina norbaitek bestearen zatia nahi badu, zigortu egingo zaitut".
Amak oiloaren burua ebaki, eta erregeari eman zion:
- "Jauna zuk gauza asko pentsatu behar duzu, erresumaren burua zara, beraz, burua dagokizu". Gero erregeri barre eragin zion banaketa hark eta saria eman zion. (jadanik kanpora) ja, umore oneko errege hura!... Ja, bai zera! eskerrak aldarte onean harrapatu zuela, bestela...

2006/12/12

MUTIL TXIROA ETA MASKORRAK


Ozeano Barea oso toki ederra da, baina han ere txakurrak oinutsik...ez, ez, hori beste ipuinbat da. Ah, bai,.......baina han ere bada premia larrian bizi den jendea. Istorio honetako protagonista esate baterako.

Behin batean mutil txiro honek, protagonistak alegia, bapo bazkaltzen ari zen gizon talde batekin egin zuen topo. Mutilari adurra zerion. Gizon guzti haiek maskorrekin apainduta zeuden. Maskor gehien zeukan gizona hurbildu zitzaion; herriko buruzagia zen eta harrokeriaz hitzegin zion: "Hi zaparro! Ikusi al duk sekula honenbeste maskor?".

- "Egunen batean zuk baino gehiago izango dut", erantzun zion mutikoak.

Gizonak barre egin zion eta, handitasuna erakutsi nahian, oskol zatitxo bat jaurti zion lurrera.

Zatitxoaren truke mutilak mandarina atal bat lortu zuen azokan. Atala lurperatu eta lo geratu zen. Esnatu zenean zuhaitz ikaragarri bat ikusi zuen bere ondoan. Tximuen pare igo zen adarretan gora eta espirituak aurkitu zituen goian. Espirituek, mutikoa gosetuta zegoela ikusirik, jatera gonbidatu zuten eta bazkalostean bi gauza eman zizkioten: maskorrez beteriko zaku bat eta aizkora bat. Maskorrak buruzagi harroa txunditzeko eta aizkora zuhaitz behar espirituenganako bidea.

Hankak lurrean ipini zituenean, zuhaitza moztu zuen eta ondoren herriko buruzagiarengana jo zuen.

- " Zer, gazte? Bildu al dukmaskorren bat?", bota zion gizonak.

Poltsako oskol piloa erakutsi zuenean, herritarrak ahozabalik geratu ziren, aho-zabalik baina mutu. Hitza berreskuratu zutenean mutila herriko buruzagi berri izendatu zuten.

SUGEAREN LARRUA


Oihanean Nagda izeneko neska eder bat bizi zen. Halakorik! Mutil guztiak ibiltzen ziren haren atzetik, baina berak kuruti maite zuen. Kuruti ehiztaririk trebeena zen.

Behin suge pozoitsu batek Kurutiri kozka egin zion eta, egun batzuk pasata, mutila hil egin zen. Ordurako Nagda haurdun zegoen. Hilabete batzuren buruan suge batez erditu zen eta sugea nagusitu zenean, jakina, inork ez zuen berarekin ezkondu nahi.

Herriko aztia arazoa konpontzen saiatu zen. Sugearen bikotekidea Ida izeneko neska bat izan zitekeela pentsatu zuen. Aztiak basoko etxean edozein bisitari onartzea.

Goiz batean Idak suge bat aurkitu zuen atarian. Gezurra badirudi ere elkarren lagun handiak egin ziren. Zenbat berriketaldi egin ote zuten!

Idak gutxien uste zuenean, sugeak ospa egin zuen. Eta handik gutxira mutil dotore bat agertu zen. Idak hura ere onartu egin zuen etxean.

Behin batean Ida mitilarekin hizketan zegoela, suge larru bat ikusi zuen beheko suaren ondoan. Mutila ohartu barik, Idak sutara jaurti zuen larrua eta kiskali bezain laster mutilak hau esan zuen:

- " Orain arte erdi gizon erdi suge izan naiz baina hemendik aurrera, zuri esker, gizon osoa izango naiz".

Mutilak hartu zuen poza! Itxura aldaketari esker bazuen norekin ezkondu. Idarekin, jakina. Ze bikote ederra! Herriko nekak, ordea, oso penatuta geratu ziren, sugeari muzin egiteagatik mutilik gabe geratu zirelako.

TXAKURRA LAGUN BILA


Antzina txakurra bakar-bakarrik eta asper-asper eginda bizi zen. Horregatik lagun bila hasi zen.



Ardiari galdetu zion ea bere laguna izan nahi zuen eta ardiak baietz. Baina gauean izan ziren kontuak...Txakurra zaunkaka hasi eta ardia beldurtu egin zen.

- "Ixo! Otsoa etortzen bada jan egingo gaitu"

Halaxe bukatu zen txakurraren eta ardiaren arteko harremana, ezerezean.
Txakurra otsoarekin saiatu zen ondoren.

- "Nire laguna izan nahi duzu?"

- "Bai, bai. Etorri nirekin".

Gauean, berriz, txakurrak zaunka egin zuenean, otsoa haserretu egin zen.

- "Ixo! Gizakia etortzen bada akabatu egingo gaitu", esan zuen hartzak estu eta larri.

- "Harrigarria! - pentsatu zuen txakurrak- Kankailu hau gizakiarekin ikaratu?".

Tira, kontua da harrezkero hartza eta txakurra ez direla elkarren lagun.
Hurrengo ahalegina gizakiarekin egin zuen.
Gauez, beti bezala, txakurrak zaunka egin zuen, eta gizakia esnatu zen.

- "Gose bazara, jan. Baina utzidazu lo egiten".

- "Ez da posible!" - pentsatu zuen txakurrak- "Animalia honek ez du inoren beldurrik!", zaunka utzi eta lo lasaia egin zuen.

Ordutik aurrera txakurra eta gizakia lagun minak dira.