Myspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter GraphicsMyspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter GraphicsMyspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter GraphicsMyspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter GraphicsMyspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter GraphicsMyspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter GraphicsMyspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter GraphicsMyspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter GraphicsMyspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter GraphicsMyspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter Graphics

2007/01/11

HILERRIAREN ATEAN

Entzun

Bazen kostaldeko herri txiki batean mutil gazte bat. Bere aitarekin lan egiten zuen, janaridenda bat administratzen. Asteburuetan, ordea,. hainbat gaztek egiten zuten bezala, dantzalekuetan aurkitzen zuen dibertsioa, eta noizean behin konpainia goxoren bat ere bai.
Honela, igande arrats batean, neskatila polit eta eder bat aurkitu zuen herriko dantzalekuan. Haren ile gorriak musikarekin batean mugitzen ziren, harmoniaz. Hain zen erakargarria! Soinean zuen gona zuriak kontraste polita egiten zuen haren begi beitz eztitsu haiekin. Mutila, neskari begira egon zen arratsalde osoan, Lelotuta zeukan haren edertasunak; baina, zirudienez, bera zen ohartutako mutil bakarra, besteek ez bait zioten kasurik egiten. Neskatila ere konturatu zen eta izukor hurreratu zitzaion:

—Zergatik zaude arratsalde osoan niri begira? Zer uste zenuen, ba, ez naizela konturatu?

—Oso polita zara eta ez dut pekaturik egin zuri begira egonaz.

Eta era honetan maitemindu ziren bata bestearentzat. Mutilarentzat bere bizitzako egunik zoragarriena izan zen; dantza ugari egin zuten elkarrekin eta gero, gauean, paseatzera joan ziren. Haize hotzaren eraginez neskatila dardarka zegoen eta mutilak bere jaka utzi zion. Nork esango zuen orduan patuak gazte haren ilusioak koipe siku batez desegingo zituela. Baina ez dut gertakizunik aurreratu nahi. Arratsalde maitagarri hura Nerearekin iragan ondoren —horrela zuen izena neskatilak— gauean, autoz maitearen etxeko atera arte lagundu zion gure amoratuak. Bertan musu goxo bat eman eta hurrengo astebururarte agurtu zuen. Baina, bapatean etxeko bidean bere jaka falta zuela ohartu zen. Orduan gogoratu zen neskari utzi ziola haizeari gogor egiteko. Eta asko poztu zen, Nerea berriz ikusteko aitzakia on bat bazuelako.
Biharamunean, presto abiatu zen gure mutila neskatilaren etxerantz. Heldu zenean, atariko txirrina jo zuen eta berrogeiren bat urteko emakume bat etorri zitzaion:

—Zer nahi duzu gazte?

—Barkatu, baina... Nerea etxean al dago?

Lipar batez, emakumearen begiak dardarka hasi ziren. Aurpegia erabat zurbil zeukan eta oso urduri zirudien, Bapatean, andrearen ezpain mamitsuak ireki ziren esanez:

—Baina, zer diozu? Nik ez dut alabarik!

—Nola? Ez al da hemen bizi Nerea?

—Ez. Nerea orain dela urte bete hil zen.

—Baina, nik atzo berarekin hitz egin nuen eta etxe honen atarira arte lagundu nion eta.

—Ez, gazte! Mesedez, utz nazazu bakean; Nerea hil zela diotsut.

—Nik... Baina...

Gazteak ez zekien zer egin emakumearen hitz haiek entzunda. Amets goxo bat besterik ez ote zen izan, ba? Ez. Nerea ezagutu eta berarekin hitz egin zuela seguru zegoen, baina hain zen arraroa dena! Gauza bat tinko zeukan behintzat: Nereak jaka eraman zuela. Emakumearen hitzei erantzuteko bide bat bakarrik ikusten zuen:

—Andrea, badakit zuri hau gusto txarreko txantxa bat iruditzen zaizula, baina sinetsi egin behar didazu: ni Nerearekin egon nintzen atzo!

Emakumea negarrez hasi zen. Ez zegoen zalantzarik, hark egia zioen!

—Nik ez dizut min gehiagorik egin nahi, andrea, baina... Zure alabaren argazkia ikusi behar dut, bestela erotu egingo naiz —esan zion mutilak.

Andre penatuak bere malkoak sikatu eta mutilan etxe barrura sartzeko keinua egin zion. Jantokia igaro eta gela ilun eta hotz batean sartu ziren. Bertan ohe orlegi bat zegoen eta parean, ohearen atzeko aldean, koadro txiki batean, dragoi beltz bat itzalpean, izututa. Gaumahaitxo bat ere bazegoen eta gainean argazki bi, lehenengoan erle poilit bat ageri zelarik eta bestean bere ametsetako neskatila. Mutil gaztea argazkiari begira geratu zen eta ezin zuen ia sinetsi Zeharo nahasturik zegoen. Baina eta jaka?

—Andrea, barkatu berriz, baina nik agian amestutako neskatila horri jaka bat utzi nion. Ez zenuen zuk etxean jaka berririk aurkituko, ezta?

—Baina, noiz arte torturatu behar nauzu? Ezetz diotsut! Nire alaba hilik dago!

—Jakin al dezaket nola? —galdetu zion gazteak.

—Alboko herrian dagoen dantzaleku berritik etxerakoan hil zen kotxe-istripuz.

Mutila arras nahastuta zegoen eta ja ez zen gauza errealitatea ilusiotik bereizteko, Azkenik, etxe hura utzita, zuzenean herriko hilerrirantz abiatu zen. Mendi-tontor baten gainean zegoen eta ez zen toki erosoa, ezta gutxiagorik ere. Poliki-poliki, beldurrez, hilarritik hilarrira, izenak irakurri zituen eta bapatean bere jaka ikusi zuen. Hilarri batetik esekita zegoen. Gazteak, jaka kendu zuenean, honako hau irakurri zuen:

Nerea Uriarte Palza - (1967-7989)- G.B.

Galdera bat egin zion bere buruari mutil unatuak: zeruan... agian, baina... hilik.

No hay comentarios: