Bazegoen behin uharte zoragarri bat. Munduko beste edozein tokitan baino hobeto bizi zitekeen han eta bele-beltzak bertan egin zuen habia. Hark bai jakin!
Udaberrian hiru arrautza errun zituen. Garaia iritsi zenean oskolak pitzatu eta hiru txorikume azaldu ziren, txiutxioka.
Bele-beltza oso zoriontsu bizi zen.
Baina behin hodei ilun bat agertu zen zeruan. Trumoiak eta tximistak ekarri eta uholdeak eragin zituen. Urak gora eta gora egiten zuen. Horrela jarraituz gero laister zuhaitzak ere itoko zituen.
Bele-beltzak bere kumatxoak itsasoaz bestaldera eramatea erabaki zuen. Horrela jarraituz gero laister zuhaitzak ere itoko zituen.
Lehenengoa erpeekin helduta zeramala, galdera bat egitea otu zitzaion:
-"Arriskutik ateratzen zaitudanean, zer egingo duzu nire alde?"
-"Arto soroak ereingo ditut goserik izan ez dezazun".
-"Gezurra!, hori ezinezkoa da" eta bertan behera utzi zuen kumea. Itsasoak berehala irentsi zuen.
Bigarren kumeari galdera berbera egin zion eta...:"Kristalezko jauregi bat eraikiko dut bertan bizi zaitezen".
-"Gezurra!, hori ezinekoa da". Hura ere askatu egin zuen eta kumeak plotx egin zuen ur azalean.
Bele-beltza hirugarren kumearen bila abiatu zen. Hari ere galdera bera egin zion.
-"Uste dut".
-"ondo hasi da".
-"zuk egin duzuna egingo dudala".
- "Tira!".
-"nire kumeak, hau da, zure ilobak edozein arriskutatik salbatzen saiatu".
-"Aja! Hori bai".
Bele-beltzak asko poztu zen. Ezinezko promesak gorroto zituen. Hark asmo xumeak nahiago.
No hay comentarios:
Publicar un comentario