Behin batez bazien bi jaun. Karrosan bazituzten bi zaku dirurekin eta oihanpe batean bazohatzilarik errekontratzen dute gizon bat badohala idi larru bat burutik emana eta bi adarrak goiti. Jaun hoeriek ikusi zutenean gizon hura, halako gorri gorria bezti erran zioten elgarri:
- To, badakik zer den infernuko deabrua!
- Nik ez! Hik?
- Nik ere ez!
- To, to, hara to hantxet heldu diruak,zaldiak eta karrosa oihan batean eta kusian badohazi tarrapataka ihesi bertzearekin batean. Eta gizon harek kentzen du bere idi larrua bizkarretik diru hek eta partitzen da bere diruekin etxerat.
Andrea arra estonitua zen bere diruekin. Bazuen haurra frango eta orduan bazuen hazteko ausarki. Ongi bizi bazien, ongi hil zien.
1 comentario:
Dirua ez da bizitzan garrantzia duena. Maitasuna, adiskideak, osasuna...etabar askoz garrantzitsuak dira.
Publicar un comentario