Myspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter GraphicsMyspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter GraphicsMyspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter GraphicsMyspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter GraphicsMyspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter GraphicsMyspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter GraphicsMyspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter GraphicsMyspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter GraphicsMyspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter GraphicsMyspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter Graphics

2007/01/11


ARDIAK ETA BELARRA

Entzun:

Ardiak eta belarra

KATUAK BAKAR BAKARRIK SENTITZEN DIRENEAN




Kontablea naiz eta fakturak ditut lankide bakarrak. Egun osoan bulegoan egon ondoren etxera joaten naiz, Melissa nire zai egongo dela pentsatuz.


Atea ireki bezain laister, niregana aupatzen da, kokotean biribildu, eta hantxe gelditzen zait eroriko, ez eroriko. Hauxe da inolaz ere kendu ezin izan diodan mania bat! Haserretzen naizelakoa egiten dut eta orduan, saltotxo bat egin eta, berriro lurreratzen da emeki-emeki kexatuz. Melissa gaixoa! Jakina, egun guztia bakar-bakarrik nire zai egon bait da eta bihotza zabaltzen zaio ni ikustean!


Kateme ederra da Melissa. Hankak eta muturra txuriak baditu ere, beltz-beltza da gorputzez. Txarolezko katemea dirudi. Ni ezik, ez du inor kateme eder horrek. Nirekiko duen jaierak besteengandik apartatzen du eta katuen munduan, guztiz berezi eta baztertua sentitzen dela uste dut. Horregatik, lanordutik kanpo, bere maitasun itsuari nolabaiteko erantzun bat ematen saiatzen naiz. Batez ere, arratseko ordu hits horietan, bulegotik atera eta iluntzen duenean, katuek sentitzen duten kariño falta hori nabarmena izaten da... Orduan hitzegiten diot, laztandu, elkarri kontu txikiak esanaz egon ohi gara ilunabarreko ordu delikatu horiek igaro arte.
Hala ere, ez ezazue pentsa Melissa mimatzen dudanik. Ez. Ez dut inoiz alperrikako sofa-katu bihurtzea onartu. Ez du inoiz poteko katujanik probatu. Alderantziz, bere grinaren deiari jarraituz eguneroko elikadura lortzera bultzatzen dut. Gauero, lepotik lokarri bat lotu eta kalera ateratzen gara paseatzera, zabor-piloetan hazkatuz, bere jatekoa lor dezan. Zaborretan miatzen, arakatzen ikusten dudanean, badakit basa-bizitza datorkiola burura. Zoriontsua da. Bigotetxoak txukunduz, begirada garbi bat zuzentzen didanean, beretzat garrantzi handiko norbait naizela adierazten dit amultsuki. Eskerroneko katemea bait da Melissa polita...


Gu biok ikustean, jendeak parre egiten duela badakit. Nire lagunak ere, Melissa dela eta, niregandik urrunduz joan dira eta tabernak... hobe tabernetako solasaldietatik urruntzea, honako irain hauek entzutea baino: «Zer moduz Melissa? Noiz ezkontzen zarete?»...


Auzokoen mesprezua eta atezainaren ondotik pasatzen naizeneko irrifar maliziotsuak ez zaizkit jadanik axola. Katuen mundua ulertzen ez duen jendilajea, besterik ez da. Zeren horiek ez dakite, ez dute sekula jakingo, eguna bakar bakarrik pasa ondoren arratseko ordu berezi horietan, katuok zein triste sentitzen garen!

JOHNNY OJANGUREN JANGAPATI

Entzun

Joxean Sagastizabalen pentsakera ezagutu ostean, hona hemen bere testuetako bat. Euskadi Irratian irakurtzeko sortu bazuen ere, aski adierazgarri, aski argigarri izan daiteke guretzat ere.
Pasarte honetan, Johnny Ojanguren Jangapatiren pasadizoak kontatzen dizkigu. Ama Australiako Aranda tribukoa izan arren, aita donostiarra du Johnnyk, Uliako baserri batekoa hain zuzen ere, eta huraxe ezagutu nahirik etorri da Australiatik Donostiara. Une honetan Johnny Kontxako ikusmiraz gozatzen ari da; bere bihotzeko kanguroa pozik dago; baina beste kanguro bat ere badu australiar euskaldunak...

Hondartzara jaitsi naiz, eta egia esan, mundu guztiak begiratzen zidala iruditu zait, zergatik ote?
Bueno, nere azalean amaren aldeko geneak nabarmenagoak dira, askoz ere; beltza naiz, alegia.
Gero, klaro, tanga horia, gimnasioko urteek eman didaten muskulazioa, nere surf-ohola askoz handiagoa da, bakero-sonbrairua (Australian oso normala da).
Eta uste dut koalari ere begiratzen diotela.
Ez, ez nabil koala batekin jendea zakurrarekin bezala, ez. Amaren tribuan, koala da animalia totemikoa eta bizkarrean koala gris bat tatuatua daukat, tamaina naturalekoa.
Tiburoien kontrako sarerik ez dago. Gazte batengana joan eta tiburoirik ez al dagoen galdetu diot, euskaraz, jakina, eta mutilak «no sé inglés» erantzun dit. Haren aldamenean amona bat zegoen, eta ezetz, tiburoirik ez dagoela, baina oso kontuz ibiltzeko korrokoiekin. Barrez hasi da, eta inguruko guztiak ere bai; oso sinpatikoa da hemengo jendea.
Uretan, bueno, halako olatu txikiekin, entrenatzen aritu naiz, sasoia ez galtzeko. Hasieran surflari asko inguruan, baina segituan bakarrik utzi naute. Denak irten eta korroetan begira jarri zaizkit, eta txaloka hasi dira «equis»-a egin dudanean. «Equis-a» beso eta hankekin egiten da, buruz behera, Australian oso popularra da. Hemengoei asko gustatu zaie, atera naizenean neska-mutil mordo bat inguratu zait, «biba» eta «bravo»ka. Bizkarrekoak eman, ea profesionala nintzen, eta nongoa, ea Coca-Koala bat nahi nuen...
Jendea harrituta euskaraz banekielako, eta batez ere euskaraz BAKARRIK nekielako. Espainolez gutxi dakit. Halako batean isiltasuna, bueno, jendea ez da isildu, nik ez nuen ezer entzuten. Munduko neskarik ederrena zetorkidan. Tanga horia, sagar horiak dilindan, lehoi-adatsa beltza, begi ilunak, odolezko ezpainak. Amaren tribuan, ehun kanguroren truke, nork erosi faltako ez luke.
Ona nintzela olatuetan, bera ere moldatzen zela, ea lagunduko nion. Irakurle maiteok, horrela ezagutu nuen Luzbel. Ibili ginen aparrezko olatuetan gora eta behera ordubetez edo. Kamisetak jantzi eta atera ginen hondartzatik txalo artean. Segitu nion oso hurbil zegoen pisu batera. Han kamisetak eta tanga horiak erantzi eta kanguro txikiaren jolasean aritu ginen. Jolasa ez da esplikatzekoa, baina badakizue, kanguro txikia beti ari da poltsatxoan sartu nahian.
Kanguro txikiak hiru salto egin zituen, Luzbelen eta bion jolasean.
—Koadrila ederra zarete zuek.— Luzbelek, bizkarreko koalari maite-maite eginez.
—Gu? Zenbat gara ba?
—Ba hi heu, koala eta hire... kanguro txikia esaten diok, ezta?
—Inazio Ojanguren Kortajarena, aita, eskandalizatu egingo zen neska honi niri hika entzun balio.
—Bai, horrela esaten diot, baina lau gara, bihotzean beste kanguro bat daukat.
—Eta... bestea bezain saltakari ona al da?
Beno, egia esan, Inazio Ojanguren Kortajarena gehiago eskandalizatuko zen ikusi izan balu Luzbelen eskua nola joan zen koalatik kangurora, ez bihotzekora.

JOSTUNA, ZAPATARIA ETA LAPURRAK

Entzun

Ipuinak gizon-emakumeen bidelagun izan dira beti, denboran eta kulturetan zehar. Ipuinak funtzio eta esanahi ugari izan du, kultura desberdinen arabera: irakasbide, jolasbide, mito... denetik du. Hori dela eta, ipuina era askotara irakur daiteke, sinbologia eta konnotazio asko izaten bait du bere baitan. Hemen herri-ipuin tradizionalez ari gara batipat, horietarikoa bait da hemen eskaintzen duguna.

Aspaldi batean bazen jostun gizarako bat, jende guztiarekin zorretan zegoena. Zorretan zegoen harakinarekin, okinarekin, dendariarekin, berdurazalearekin, botikariarekin, medikuarekin eta zapatariarekin.

Bere lanbidean oso diru gutxi irabazten zuen eta horrekin ez zeukan juxtu-juxtu bizitzeko adina ere. Gero eta erreagoa zegoelarik, behin batean hildakoarena egitea erabaki zuen, horrela auzoko hartzaile guztiek zorrak barkatuko zizkiotelakoan.

Albiste txarra berehala zabaldu zen ahoz aho. Berria jakitean, herriko jendeak asko sentitu zuen eta laster ahaztu ziren denak jostun gizarajoak zor zizkien erreal haietaz. Barkatu ez zuen bakarra herriko zapataria izan zen, oso zikoitza eta burugogorra bait zen.

—Niri erreal bat zor dit eta pagatu beharko dit, hilda badago ere—esan nuen—. Pagatu beharko dit, bai, egiazko Jainko bakarra dagoen bezala pagatu ere.

Garai hartako ohiturari jarraiki, jostunaren adiskideek elizara eraman zuten haren gorpua gau-beilarako, kanposantuan lur emateko ordua iritsi arte. Zapataria joan zen elizara, hurbildu zen jostuna zegoen hilkutxara eta oihuka esan zion:

—Emadazu nire erreala, emadazu nire erreala!

Horretan ari zela, lagun batzu zetozela sumatu zuen eta zapataria konfesonario batean izkutatu zen segituan. Elizara zetozenak lapurrak ziren; beren ibileretan ostutako sosak partitzera zetozen, hain zuzen. Zazpi pilatan jarri zituzten, lagunak baino bat gehiago, zeren lapurrak sei bakarrik bait ziren.

—Zeinentzat da zazpigarren hau?—galdegin zuen batek—.

—Hildakoari urdailean sastakada bat ematen dionarentzat—erantzun zion buruzagiak—.

Hori entzutean, galdera egina zuen lapurrak esan zuen:

—Neuk emango diot.

Hurreratu zen hildakoarengana eta, labana sartzera zihoala, salto handi bat eginez altxatu zen hildakoa eta deiadarka hasi zen:

Hildakoa.—Lagun nazatela hildakoen arimek!

—Hara goaz denok batera!—erantzun zuen zapatariak konfesionarioko izkutalekutik.

Orduan lapurrak, bildurrez ikaratuta, diru-partiketaz ahaztu eta korrika irten ziren elizatik, atzetik norbaitek segitzen dien ostrukak bezala.

Bitartean, zapatariak jostunari:

—Emadazu orain nire erreala, emadazu nire erreala.

Jostunak lapurrek utzitako diru guztia beretzat hartu zuen eta ez zion zapatariari eman nahi. Zapatariak amorru bizian eskatzen zion behin eta berriz:

—Emadazu nire erreala, emadazu nire erreala!

Lapurretako bat, denetan ausartena, bere ihesean gelditu egin zen eta honela esan zien beste lagunei:

—Itxoin pixka bat, itxoin hemen. Ni elizara noa, han zer gertatzen den ikustera.

Halabeharrez, elizara iritsi zenean, zapataria hauxe esaten ari zitzaion jostunari:

—Emadazu nire erreala, emadazu nire erreala!

Orduan lapurra berriro ziztu bizian irten zen ihesi eta lagunengana iritsi zenean, honela esan zien izuaren izuz hitz-totelka:

—Segi, segi dezagun korrika, zeren eta han hildako guztiak diruak partitzen ari bait dira, bakoitzari erreal bana emanez.

HILERRIAREN ATEAN

Entzun

Bazen kostaldeko herri txiki batean mutil gazte bat. Bere aitarekin lan egiten zuen, janaridenda bat administratzen. Asteburuetan, ordea,. hainbat gaztek egiten zuten bezala, dantzalekuetan aurkitzen zuen dibertsioa, eta noizean behin konpainia goxoren bat ere bai.
Honela, igande arrats batean, neskatila polit eta eder bat aurkitu zuen herriko dantzalekuan. Haren ile gorriak musikarekin batean mugitzen ziren, harmoniaz. Hain zen erakargarria! Soinean zuen gona zuriak kontraste polita egiten zuen haren begi beitz eztitsu haiekin. Mutila, neskari begira egon zen arratsalde osoan, Lelotuta zeukan haren edertasunak; baina, zirudienez, bera zen ohartutako mutil bakarra, besteek ez bait zioten kasurik egiten. Neskatila ere konturatu zen eta izukor hurreratu zitzaion:

—Zergatik zaude arratsalde osoan niri begira? Zer uste zenuen, ba, ez naizela konturatu?

—Oso polita zara eta ez dut pekaturik egin zuri begira egonaz.

Eta era honetan maitemindu ziren bata bestearentzat. Mutilarentzat bere bizitzako egunik zoragarriena izan zen; dantza ugari egin zuten elkarrekin eta gero, gauean, paseatzera joan ziren. Haize hotzaren eraginez neskatila dardarka zegoen eta mutilak bere jaka utzi zion. Nork esango zuen orduan patuak gazte haren ilusioak koipe siku batez desegingo zituela. Baina ez dut gertakizunik aurreratu nahi. Arratsalde maitagarri hura Nerearekin iragan ondoren —horrela zuen izena neskatilak— gauean, autoz maitearen etxeko atera arte lagundu zion gure amoratuak. Bertan musu goxo bat eman eta hurrengo astebururarte agurtu zuen. Baina, bapatean etxeko bidean bere jaka falta zuela ohartu zen. Orduan gogoratu zen neskari utzi ziola haizeari gogor egiteko. Eta asko poztu zen, Nerea berriz ikusteko aitzakia on bat bazuelako.
Biharamunean, presto abiatu zen gure mutila neskatilaren etxerantz. Heldu zenean, atariko txirrina jo zuen eta berrogeiren bat urteko emakume bat etorri zitzaion:

—Zer nahi duzu gazte?

—Barkatu, baina... Nerea etxean al dago?

Lipar batez, emakumearen begiak dardarka hasi ziren. Aurpegia erabat zurbil zeukan eta oso urduri zirudien, Bapatean, andrearen ezpain mamitsuak ireki ziren esanez:

—Baina, zer diozu? Nik ez dut alabarik!

—Nola? Ez al da hemen bizi Nerea?

—Ez. Nerea orain dela urte bete hil zen.

—Baina, nik atzo berarekin hitz egin nuen eta etxe honen atarira arte lagundu nion eta.

—Ez, gazte! Mesedez, utz nazazu bakean; Nerea hil zela diotsut.

—Nik... Baina...

Gazteak ez zekien zer egin emakumearen hitz haiek entzunda. Amets goxo bat besterik ez ote zen izan, ba? Ez. Nerea ezagutu eta berarekin hitz egin zuela seguru zegoen, baina hain zen arraroa dena! Gauza bat tinko zeukan behintzat: Nereak jaka eraman zuela. Emakumearen hitzei erantzuteko bide bat bakarrik ikusten zuen:

—Andrea, badakit zuri hau gusto txarreko txantxa bat iruditzen zaizula, baina sinetsi egin behar didazu: ni Nerearekin egon nintzen atzo!

Emakumea negarrez hasi zen. Ez zegoen zalantzarik, hark egia zioen!

—Nik ez dizut min gehiagorik egin nahi, andrea, baina... Zure alabaren argazkia ikusi behar dut, bestela erotu egingo naiz —esan zion mutilak.

Andre penatuak bere malkoak sikatu eta mutilan etxe barrura sartzeko keinua egin zion. Jantokia igaro eta gela ilun eta hotz batean sartu ziren. Bertan ohe orlegi bat zegoen eta parean, ohearen atzeko aldean, koadro txiki batean, dragoi beltz bat itzalpean, izututa. Gaumahaitxo bat ere bazegoen eta gainean argazki bi, lehenengoan erle poilit bat ageri zelarik eta bestean bere ametsetako neskatila. Mutil gaztea argazkiari begira geratu zen eta ezin zuen ia sinetsi Zeharo nahasturik zegoen. Baina eta jaka?

—Andrea, barkatu berriz, baina nik agian amestutako neskatila horri jaka bat utzi nion. Ez zenuen zuk etxean jaka berririk aurkituko, ezta?

—Baina, noiz arte torturatu behar nauzu? Ezetz diotsut! Nire alaba hilik dago!

—Jakin al dezaket nola? —galdetu zion gazteak.

—Alboko herrian dagoen dantzaleku berritik etxerakoan hil zen kotxe-istripuz.

Mutila arras nahastuta zegoen eta ja ez zen gauza errealitatea ilusiotik bereizteko, Azkenik, etxe hura utzita, zuzenean herriko hilerrirantz abiatu zen. Mendi-tontor baten gainean zegoen eta ez zen toki erosoa, ezta gutxiagorik ere. Poliki-poliki, beldurrez, hilarritik hilarrira, izenak irakurri zituen eta bapatean bere jaka ikusi zuen. Hilarri batetik esekita zegoen. Gazteak, jaka kendu zuenean, honako hau irakurri zuen:

Nerea Uriarte Palza - (1967-7989)- G.B.

Galdera bat egin zion bere buruari mutil unatuak: zeruan... agian, baina... hilik.

2007/01/09

KABIA ETA UHOLDEA

Bazegoen behin uharte zoragarri bat. Munduko beste edozein tokitan baino hobeto bizi zitekeen han eta bele-beltzak bertan egin zuen habia. Hark bai jakin!

Udaberrian hiru arrautza errun zituen. Garaia iritsi zenean oskolak pitzatu eta hiru txorikume azaldu ziren, txiutxioka.

Bele-beltza oso zoriontsu bizi zen.

Baina behin hodei ilun bat agertu zen zeruan. Trumoiak eta tximistak ekarri eta uholdeak eragin zituen. Urak gora eta gora egiten zuen. Horrela jarraituz gero laister zuhaitzak ere itoko zituen.

Bele-beltzak bere kumatxoak itsasoaz bestaldera eramatea erabaki zuen. Horrela jarraituz gero laister zuhaitzak ere itoko zituen.

Lehenengoa erpeekin helduta zeramala, galdera bat egitea otu zitzaion:

-"Arriskutik ateratzen zaitudanean, zer egingo duzu nire alde?"

-"Arto soroak ereingo ditut goserik izan ez dezazun".

-"Gezurra!, hori ezinezkoa da" eta bertan behera utzi zuen kumea. Itsasoak berehala irentsi zuen.

Bigarren kumeari galdera berbera egin zion eta...:"Kristalezko jauregi bat eraikiko dut bertan bizi zaitezen".

-"Gezurra!, hori ezinekoa da". Hura ere askatu egin zuen eta kumeak plotx egin zuen ur azalean.

Bele-beltza hirugarren kumearen bila abiatu zen. Hari ere galdera bera egin zion.

-"Uste dut".

-"ondo hasi da".

-"zuk egin duzuna egingo dudala".

- "Tira!".

-"nire kumeak, hau da, zure ilobak edozein arriskutatik salbatzen saiatu".

-"Aja! Hori bai".

Bele-beltzak asko poztu zen. Ezinezko promesak gorroto zituen. Hark asmo xumeak nahiago.

2007/01/08

DIRUA


Behin batez bazien bi jaun. Karrosan bazituzten bi zaku dirurekin eta oihanpe batean bazohatzilarik errekontratzen dute gizon bat badohala idi larru bat burutik emana eta bi adarrak goiti. Jaun hoeriek ikusi zutenean gizon hura, halako gorri gorria bezti erran zioten elgarri:

- To, badakik zer den infernuko deabrua!

- Nik ez! Hik?

- Nik ere ez!

- To, to, hara to hantxet heldu diruak,zaldiak eta karrosa oihan batean eta kusian badohazi tarrapataka ihesi bertzearekin batean. Eta gizon harek kentzen du bere idi larrua bizkarretik diru hek eta partitzen da bere diruekin etxerat.

Andrea arra estonitua zen bere diruekin. Bazuen haurra frango eta orduan bazuen hazteko ausarki. Ongi bizi bazien, ongi hil zien.

ARROSA


Behin batean bazen errege bat. Bazituen bi alaba; arras maite zituen eta alaba hek ere beren aita maite zuten; eta errege hura egun batez deitua izan zen gerla handi batetara; eta hori aditu zutenian, arras tristatu ziren; eta beren aitak eman ioten bakotxari arrosa bana eta erran:




- Jesus hutsetan erortzen bazarete, zuen arrosak histuko dire.


Eta ez du faltatzen. Egun batez heldu da errege seme bat eta erraten dio arrats batez harekin oherat juan behar dela, eta andere gazte hura arras sokatzen bada. Erra ten dio ez duela posible errefusatzea. Eta biharamunian atzematen du bere arrosa arras histua. Eta haren ahizpari ere agertzen dio gisa berian eta erraten dio harek ere igual, eta bere boketa atzematen du igual histua.
Eta errege hura gerla finitu zenean etorri zen bere etxera, eta bere bi alaben arrosak atzeman zituen arras histuak. Eta izan zen xangrina handitan.

TARTARUA

Behin baten, bazen errege seme bat, punimendu batez bezala munstro bat gelditua eta ez zitaken jende bilaka ezkondu arte. Eta egun batez atzematen du neskatxa polit bat. Arras gustatzen zitzaion, baina neskatxak ez du nahi, arras izitu baitzuen. Eta Tartaro harek nahi zion eman erreztun bat, eta neskatxak etzuen nahi hartu; baina jaun gazte batekin egortzen dio, eta erreztunak erhian sartu orduko erraten zuen:
- Hi hor eta ni hemen.
Beti oihuka eta Tartarua beti segitzen da, eta neskatxak izitzen baitzen, erhia pikatzen du bere erheztunarekin eta botatzen du ur handi baterat, eta han itotzen da Tartarua.